HITZORDUA ESKATU

Idazkaritzako tramiteak egin ahal izateko, aurretik hitzordua eskatu behar da

Familiekiko komunikazioa, notak, huts-egiteak...

21-22 ikasturtean IKASGUNEA plataforma erabiliko dugu. (Eusko Jaurlaritzako plataforma).

Aurrematrikula 2023-24

Martxoaren 27tik apirilaren 21era

Aurrematrikula ikastetxean egin daiteke (aurretiko hitzordua eskatu behar da) edo online egin daiteke (Ikasgunean).

Entregatu behar den dokumentazioa:

 

Europar Idazleen Eguna

 

Martxoaren 27an Europar Idazleen Eguna ospatu da lehen aldiz. Botikazarren poeta emakumeengan zentratu da edizio hau, poesia irakurketa bat eginez. Ekitaldi honen lau datu azpimarratu nahiko genituzke: 8 hizkuntza, 18 poema, 14 poeta eta 34 ikasle.

Eskerrik asko parte harte duten ikasle eta irakasle guztiei!

 

Zurrumurruen Aurkako Estrategia

Martxoaren 28an Amekadi Koop elkarteak bi orduko bi tailer egin ditu gure ikastetxean. Xede nagusia bizikidetza hobetzea da, gizartearen parte-hartzea eta sentsibilizazioa bultzatuz, etorkinekin lotutako estereotipoei, aurreiritziei eta zurrumurruei aurre egiteko.

Justizian heztea

Gaur, martxoak 20, burutu dugu JUSTIZIAN HEZTEA proiektuaren azken fasea: gure 2A-ko ikasleek  Bilboko Justizia Jauregian epaiketa bat antzeztu dute. Eguerdiko saioan 16:00ean TVE (lurralde sekzioan) agertu da.

    

 

 

 

Estatistika lehiaketa

Ainara Alonso Pérez eta Tristán Romera Sobrado gure Batxilergo 2. mailako ikasleak "ZUALKIBOR" taldea osatzen dute eta finalistak, geratu dira A mailan, nazio mailan egiten den "Competición Estadística Europea 2023" lehiaketan.

ZORIONAK!!!!

Fisika irteera

Pasa den martxoaren 15n, Botikazar institutoko batxilergoko 2. mailako B eta C taldeetako Fisikako ikasleek, Zornotzako Ormazabal (Distribución primaria) enpresa ezagutzera joan ziren, "Industria Erronka" (@Industria_RNK) programak antolatutako ekintza batean.

Bisita egin eta gero, BEC-era hurbildu ginen bertan ospatu zen ekitaldi batera parte hartzera, Bizkaiko beste 32 ikastetxeekin, Metaleko enpresetako ordezkariak eta Diputazio eta Eusko Jaurlaritzako agintariekin batera.

   

Agenda 30

Gaur HAZI fundazioari esker ikastetxeko ekodelegatuek bertako ekoizpenak, haragia eta txakolina ezagutu dituzte. Oso interesgarria izan da!!!

#Agenda2030

   

 
 
 
 
 

Bonn exchange

Aste honetan 1Hko ikasleen talde bat elkartrukea egin dute Gymnasium am Ölberg (Alemania). Aste oso bat egon dira bertan eta abenduan ezagutu zuten elkartruke kideekin elkartu dira berriro. Bisita asko egin dituzte, Kolonia, Bonn, Königswinter (Institutuaren hiria) eta Alemaniako historiari buruz gauza berri peli bat ikasi dituzte, baita herrialdearen ohiturei buruz. Argazkian Rhin ibaiaren panoramika agertzen da GURE taldearen atzean. Drachenfeld gaztelua ikustera joan ziren egunean. 

 

 

Matematikako erretratu alfabetikoak

Pi eguna ospatzeko MATEMATIKAKO ERRETRATU ALFABETIKOA lehiaketako sariak banandu ditugu.

Hemen gure MATEMATIKAKO ERRETRATU ALFABETIKOAK lehiaketako irabazleak:

Irati Arias Martinez, ADA LOVELACE lanagatik.
Sara Rayón Ruiz, ISAAC NEWTON lanagatik.
Irene Gil Varas, KATHERINE JOHNSON lanagatik.
 
 
 
 

AGENDA 2030

Martxoaren 3an gure ikastetxeko ekodelegatuek LAGUN ARTEAN proiektua ezagutu zuten eta haiekin lan egiteko aukera zuten. Eskerrik asko zuen harreragatik!!!! Oso ondo egon zen!!

   

Erasmus meeting in Brussels

 18 students from 1B travelled with their teachers to Brussels last week March 6 to 10. They took part in an Erasmus meeting with other 20 Swedish students and their teachers from Gymnasieskolan Knut Hahn, Ronneby

They visited the EU Parliament and the EU Commission and met 2 EU MPs as well as Italian, Belgian and Bulgarian staff members of these institutions.

 

They also worked on art, throwaway problems and recycling and also visited the cities of Brussels, Brugge and Gent. Final projects are being developed and presented at the school this week, March 13 to 16

Erromako bidaia

     

 

Arte ikasleak, Erroman egon dira aste honetan  emaitzak artistikoak ikusteko.

Haientzako oso esperientzia aberasgarria izan da.

Eltrartruke Piazzolan

Azken urteetan bezala IES BOTIKAZAR BHI-ko ikasle batzuek Italiako ROLANDO de Piazzola-ko ikasleekin elkartrukean parte hartu dute Otsailak 26 martxoak 4 bitartean. Ikasle italiarrak Bilbora etorriko dira martxoak 26an gurekin egoteko.

  

Elkartruke Altdorfen

Gure ikastetxeko 16 ikasle elkartruke bat egiten ari dira Alemaniako Altdorf bei Nüremberg herrian dagoen Leibniz-Gymnasium zentroarekin. Hamar egunez, interes kulturaleko hainbat leku bisitatuko dituzte, hala nola Nüremberg eta Reggensburgeko hirigune historikoak, eta nazien garaian gertatutakoa hurbilagotik ezagutuko dute, Flossenburgeko kontzentrazio-esparrua eta nazien garaiko leku enblematikoak bisitatuz. Guztiek familia alemaniarretan dute ostatu, eta horrek, zalantzarik gabe, oso esperientzia aberasgarria izatea eragingo du.

Erasmus+ programa

Batxilergoko 1. urteko gure lau ikasle, Ana, Eneritz, Iratxe eta Leyre Italiako Piazzola sul Brenta herrian daude, Italiako iparraldean, Erasmus+ programaren barruan mugikortasuna egiten. Hilabete emango dute bertan, eta gainerako ikasleek bezala jarraituko dituzte klaseak ikastetxe horretan. Programa honen helburuetako batzuk honako hauek dira: atzerriko hizkuntzen ezagutza hobetzea eta komunikazio-trebetasunak garatzea, curriculuma beste irakasgai batzuetan garatzea, autonomia pertsonala garatzea eta kultura desberdinak ezagutzea eta errespetatzea. Hori lortzeko, klaseetara joateaz gain, kultura ezaugarritzeko hainbat jardueratan parte hartzen ari dira.

Espero dugu esperientzia honetaz gozatzea!

Elkartuke Lübecken

Batxilergoko lehen mailako 18 ikasle Lübecken daude, Alemanian, elkartruke bat egiten. 10 egun hauetan, hiri honetako historia, arkitektura, ekonomia, gastronomia eta kultura ikasiko dute.

Esperientzia ahaztezina!

Job Shadowing Programan parte hartu dugu

Otsailan 2023an gure ikastetxeko hiru irakasle hiru Europar ikastetxe ezberdinetan egon dira Job shadowing programa parte hartzen. 

 

Irakasle bat Herbereetan kokatzen den Breukelen izeneko herrian, Holandan,  izan da Broklede Institutoan. Plazer bat da elkarren lan egoerak partekatzea eta irakaskuntzan hain urrun ez gaudenaren lekuko izatea.

 

 

 

Slezské Gymnázium Ikastetxean, Opavan, Txekian, Job Shadowing bat egiten. Futur Classroom Lab  gelan, lan egiteko lekuak beste modu batean antolatzen dira eta ikasleek, klaseko espazio desberdinak erabili ditzateke lan egiteko. Ikasleek, eskolako bisita egin diote, ikastetxeko proiektuak azaldu dizkiote eta Opava hiriko bisita gidatua  egin diote. Oso esperientzia aberasgarria!

 Frederiksborg Gymnasium, Hillerod, Danimarkan egon da hirugarrena. Esperientzia zoragarria! Errepikatzekoa benetan. Klaseak bisitatzeko aukera eduki du, baina zer nolako instalazioak dituzten ere. English Speaking lehiaketa bat ikustera ere eraman zuten. Argazkian, institutuaren liburutegia. Hona etortzen dira ikasleak ikasteko eta lanak egiteko, baita ere Ikasleen "klubak" bildu ahal dira hemen. Ikasleak esparru asko dituzte haien esku ikastetxe osotik sakabanatuta.

Euskadiko LIX Olinpiada matematikoaren irabazlea

     

 

Gure ikastetxeko TRISTÁN ROMERA SOBRADO ikasleak Euskadiko LIX OLINPIADA MATEMATIKOA irabazi du.

                                                     

ZORIONAK, TRISTÁN!!      

Bizkaia Bilbo Partzuergoa

Urtarrilaren 20an Bizkaia Bilbo Partzuergoari esker ikastetxeko ekodelagatuek Galindoko instalazioak bisitatzeko aukera eduki zuten. Han urarekin egiten diren tratamenduei buruzko informazio interesgarria jaso egin zuten.

   

AGENDA 2030

 

 

Urtarrilaren 13an ikastetxeko ekodelegatuek Deustuko sifoia bisitatu zuten. Ematen zuen pelikula batean geundela!! 

Fridays for Future

 

 

 

Urtarrilaren 13an FRIDAYS FOR FUTURE mugimenduaren kideak gure ikastetxeko ekolegatuekin hitz egitera etorri ziren. Oso interesgarria izan zen!!! 

CAF enpresakoen bisita

Pasa den urtarrilaren 27n, Zamudioko delegaritzako CAF enpresako kide bi etorri ziren Botikazar institutora, batxilergoko 2. mailako B eta C taldeetako Fisikako ikasleei euren enpresa aurkeztera, "Industria Erronka" programak antolatutako topaketa batean.

  

Justizian heztea programa gure ikastetxean

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakari Iñaki Subijanak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean Bilboko Botikazar Institutuan. Horren bidez, Justizian Hezteko programari ekin zaio berriro, 2020an eten egin zen pandemiaren ondorioz. Horiekin batera, Emilio Lamo de Espinosa magistratuak lehen ikasgaia eman die gure ikasleei.

 

HITACHI bisita

Urtarrilaren 12an, Industria erronka proiektuaren barruan, HITACHI energy enpresa eta 2Hko Fisika ikasleen artean topaketa izan genuen. HITACHI enpresa aurkeztu zigun eta langileen hautaketa prozesuari buruz oso informazio interesgarria eman zigun.
  

Donostiako Physic Center

Elhuyar zientzia-azokan institutua sariduna agertu zen eta Azaroaren 14an, Fisika ikasle batzuekin Donostiako Physic Center bisitatzera joan ginen.
Goi-mailako instalazioak ikustea eta zientzilariekin hitz egitea gure ikasleentzat oso aberasgarria izan zen.

            

Lycée International de Palaiseau

Mardi, janvier 10, quatre élèves du Lycée International de Palaiseau Paris Saclay sont arrivées à Botikazar pour une séance d'études de 14 jours. Irati, Jade, Lorena et Lucia (avec nos élèves Iker, Irati, Nikole et Tatiana dans la photo) étudient et partagent d'expériences à Bilbao. On espère que cette première collaboration LIPPS Palaiseau / Botikazar Bilbao soit profitable pour tous.

*********

Pasaden asteartean, urtarrilaren 10a, Frantziako Paris Saclay Nazioarteko Palaiseau Lizeoko lau ikasle Botikazarrera heldu dira 14 eguneko Erasmus+ mugikortasunerako. Irati, Jade, Lorena eta Lucia (argazkian Iker, Irati, Nikole eta Tatiana, Botikazarreko ikasleekin) Bilbon ari dira ikasten eta esperientziak partekatzen. Lehen elkarlan hau LIPPS Palaiseau eta Botikazar Bilbao institutuen artean guztiontzat onuragarria izatea espero dugu.
 

*********

El martes, 10 de enero, cuatro alumnas del Liceo Internacional de Palaiseau Paris Saclay (Francia) han llegado a Botikazar para una movilidad Erasmus+ de 14 días. Irati, Jade, Lorena y Lucia (en la foto junto a Iker, Irati, Nikole y Tatiana de Botikazar) están estudiando y compartiendo experiencias en Bilbao. Esperamos que esta primera colaboración LIPPS Palaiseau / Botikazar Bilbao sea provechosa.
 
*********
Last January 10, four students from Lycée International de Palaiseau Paris Saclay (France) arrived at Botikazar for an Erasmus+ mobility of 14 days. Irati, Jade, Lorena and Lucia (with our students Iker, Irati, Nikole and Tatiana) will be studying and sharing experiences in Bilbao. We hope this first cooperation between both high schools will be profitable for all.
 

Erasmus formakuntza

Mugikortasun Luzea egingo duten ikasleeen Prestakuntza Jardunaldia ospatu dugu..

Gure ikasleak hilabetez egongo dira ikastetxe frantses eta italiarretan. Bere trebetasunak eta gaitasunak hobetzeko aukera aparta. Zorte on!!!!

  

Gabon zoriontsuak

Botikazarrek, Europako Parlamentuko gainerako eskola enbaxadoreekin batera, gabon zoriontsuak opa dizue.

Ikusi bideoa.

Euskara Batzordea Lekeition

Atzo, abenduak 21, Euskara Batzordeko kideek Lekeitiora joan ziren. Irla eta Santo Tomas merkatua bisitatu zuten.

 

SF COOP34

Aste hauetan Administraritza ikasgaiaren ikasle guztiak SF COOP34 proiektua ezagutzen ari dira. Proiektu hau ezagutzeaz aparte, kirol desberdinak, podcast-ak edo errealitate birtualean bidaia bat egiteko aukera izugarria eduki dute. Eskerrik asko proiektu honetako kide guztieei!! 

   

 

 

Erasmus programaren 35. urteurrena

Botikazar BHI Erasmusen 35. urteurrenaren ospakizunera gonbidatu dute Bruselara. Gure ikaslea Nahia Martin Martinez panelistetako bat izan da eta bere Erasmus esperientzia Erasmus Programako agintari gorenekin partekatu du. Ohore eta errekonozimendu handia.

  

Erasmus+ Logo Lehiaketa

Erasmus+ ikastetxe garenez, gure logo sortzea erabaki dugu eta horretarako Erasmus+ logo lehiaketa antolatzea. 12 logo aurkeztu dira eta irabazlea nor den erabakitzeko, ikastetxe langile guztiek parte hartu dute bozketa batean.
 
Lehenengo bien artean, estu-estua izan da, baina bakarrik irabazle bat egon behar da.
 
Zorionak biei.

Agenda 2030

AGENDA 2030. Gaur gure ikastetxeko ekodelegatuek ARTIGAS zentroa bisitatu dute. Han zaborrari buruzko gauza asko ikasi dute! 

  

Euskararen Eguna eta Euskaraldiaren amaiera

Aurten ere, Euskararen Eguna eta Euskaraldiaren amaiera ospatu nahi izan dugu. Hori dela eta, II. sokatira txapelketa, ping-pong euskaraz lehiaketa, Euskararen aldeko pregoia eta Euskaradiaren dantza egin ditugu.

  Eskerrik asko zuon parte hartzeagatik.

Bilboko katedrala

 

Abendua hasteko, Arte Historia ikasleak Santiago katedralera joan dira eta arte gotikoa ezagutzeko aukera izan dute. 

Work visit to Sweden

During this week, our Principal Idoia Pujana is spending a week at the Knut Institute in Ronneby (Sweden). In addition to working in different international projects of collaboration within Erasmus, she is learning about the design of the university entrance exams, the Swedish teaching programs for immigrants and the methodologies for the implementation of STEAM projects. 

A busy schedule with high aspirations.

       

 

 

 

 

Botikazar euskaraldiarekin

 

 

BOTIKAZAR ere euskaraldiarekin  

 

BAI ahobizi  BAI  belarriprest  EMAN IZENA  esteka honetan

 

https://izenematea.euskaraldia.eus/

II. BURTSA LEHIAKETA

Azaroak 23, II. BURTSA LEHIAKETAREN sariak banandu ziren. Hementxe irabazleak dauzkagu!!.

    

Zorionak!!! 

Gure ikastetxeko 6 ikasle Danimarkan daude

Azaroan, gure ikastetxeko 6 ikaslek Erasmus+ programaren barruan "We are the people we've been waiting for" izeneko topaketan parte hartu dute Danimarkako Hillerod-eko Frederiksborg institutuan.

Europako beste ikasleekin batera, elikadura jasangarriaren inguruan lan ezberdinak ingelesez burutu dituzte baita Agenda 2030eko Garapen Iraunkorreko helburuak landu ere Copenhageko UN City egoitzan

Azkenik, Botikazar institutuan garatutako STEAM proiektua "Zer (ogia) jan, hura izan" aurkeztu ahal izan dute beste ikasleen aurrean, ogi jasangarri baten ekoizpena aurkeztuz eta beste kideak produktuaz jabetzeko.

Lan bikaina egin dute. Zorionak!!

Atzerrian hizkuntzako ikastaroak egiteko plazak 2023

 
 
Argitaratu berri da atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia.
 
Esteka hurrengo eskabidea aurkituko duzu, baita deialdiaren inguruko gainerako informazioa ere: 
 
  • Epea: 2022ko azaroaren 15etik abenduaren 14ra, biak barne

90eko promoziokoa

 

 

90eko promozioko ikasle talde batek bisitatu gaitu (1972 jaioak). Urte haietan Botikazar ICE zen, eta haiek izan ziren institutuan euskaraz ikasi zuten lehenengoetakoak.

Plazera izan da oroitzapenak eta esperientziak haiekin partekatu ahal izatea.

Europatik bisita

 

 

Marta Gutierrez, Europako Batzordeko Erasmus+ koordinazio unitateko inplementazio sektoreko burua, Botikazar BHIn izan da.

Ohore handia da gure erakundearentzat gure esperientzia harekin partekatu ahal izatea.

#ErasmusPlus

Europako Parlamentuko Eskola Enbaxadoreak (EPAS).

 

 

 Europako Parlamentuko Eskola Enbaxadoreak (EPAS).

Joan den ostiralean, hilak 28, Senior Ambassadorsen lehen koordinazio bilera egin genuen Botikazarrentzako proiektu ilusionagarri berri honetan.

Erasmus+ banakako mobilitateak

 

 Erasmus + banakako mobilitateak.

 

Hautaketa-elkarrizketak hasi dira.

 

Zorte on guztioi!

????

European Youth Parliament

 

 

 EYP is back!

The selection sessions for the 2023 regional started on October 24. Thanks a myriad to our 2022 EYPeers (Ainara, Asier, Julene and Nahia) for their amazing work!

????

Gure hizkuntz laguntzailea

 

Hizkuntz laguntzaile programa berriro martxan institutuan
 
Kyle White, from Maryland, U.S.A. has started working as our conversation assistant teacher. He will be meeting each group of students once every 15 days to help students improve their oral skills.
 
Welcome, Kyle!

Annual World Café

 On October 20, we celebrated our annual World Café regarding the European Union and our personal connection to it. 16 students (6 from Botikazar, 5 from Ekialde and another 5 from Antigua Luberri) took part.

They played, talked and discussed in English about a variety of topics revolving around the EU, creating a very friendly atmosphere to exchange ideas and opinions.

To finish, after a well-deserved lunch, we all went to the Guggenheim Museum. Thanks to all the teachers involved and congratulations to all the participants!

EYP (European Youth Parliament)

 

 

This week we are presenting the EYP  (European Youth Parliament) project to our 1st year multilingual students.

 

Next week.... SELECTION SESSIONS!!!  ???? 

Basque Danish encounter

 

 

 

Basque-Danish encounter on October 10.

An exchange of ideas among European youngsters from Botikazar school and Niels Steensens Gymnasium. 

Sopelako Flysha

 

 

1go mailako 1A eta 1D ikasleok Sopelako flyscha eta Bizkaiko historia geologikoa aztertzen egon gara. 

Kanpoko irakasleak gure ikastetxean

 

    

Azken aste hauetan Alzeyko (Alemania) eta Ronnebyko (Suedia) hiru irakasleren bisita jaso dugu. Alemaniatik gure Digitalizazio Plana ezagutzera etorri dira eta Suediatik Botikazarreko Hizkuntza Proiektuari buruz ikasteko.

Asko ikasi dugu elkarrengandik eta etorkizunean Erasmus programaren barruan lanean jarraituko dugu.

Yvonne and Eva, Elisabeth Langgasser Gymnasiumeko irakasleak (Alzey, Alemania) 

Birgitta Petterson, Knut-Hahnsskolan (Ronneby Sweden)

Bilboko Berreginen Museoa

 

 

Artearen Historia ikasgaiaren ikasleak, Bilboko Berreginen Museoan egon dira greziar artea sakontzeko asmoz.

 

Pozik atera dira oso interesgarria iruditu zaielako. 

Zumaiako flysch-a ezagutzen

 

 
 
 
 Irailaren 22an gure ikastetxeko ikasle talde bat Zumaiara joan zen flysch-a ikustera.
 
Han Zumaiako estratotipoak bisitatu zuten eta Euskal Herriko historia geologikoa ikasi zuten. 

We are now a European Parliament Ambassador school

  

 

Botikazar is now an EPA (European Parliament Ambassador school).

 

Our coordinator attended a crash course in Madrid in September 29-30 together with other 116 schools in Spain.
 

Soon we will start recruiting senior and junior ambassadors! 

ELOS activities are coming back!

 As every school year, Basque Country’s ELOS HIGH SCHOOLS (Europe Learning Oriented Schools, a group of 5 high schools Aniturri, Antigua-Luberri, Azkoitia, Botikazar and Ekialdea) have started working together on European and language aims. 

This week we are celebrating the European Day of Languages (September 26). Students are working together in groups practising language skills, communication, ICT tools, teamwork, imagination …

Meanwhile, students will learn about European Language Day, know more about European cultures and some famous quotes around Europe and even test their cooking abilities!.

 

  

Learn more about ELOS by clicking on the image.

Danimarkarekin elkartrukea

 

  Gure ikasleak aste bat Danimarkan egon dira, Hillerod institutoan, Frederiksborg Gymnasim izenekoa elkartruke proiektu batean. Irailaren hasieran danimarkako ikasleak Euskadi ezagutzen egon ziren.

Zalantzarik gabe, esperientzia izugarria.

Erasmus programaren 35. urteurrena

 
 
 
 
Nahia Martin gure ikastetxearen izenean, Botikazar BHI Erasmus programaren 35. urteurrena ospatzeko Europa mailan hautatutako 35 ordezkarietako bat izan da.
(Bruselas)
 
 
 
 
 
Argazkia @GabrielMariya

Erlangenekin elkartruke

 

 

After our visit last March, our exchange partners from Erlangen are spending some days at Botikazar. Practising languages, and knowing our land, culture and history better. Herzlich Willkommen!!

 
 
Martxoan guk Erlangenera, orain gure elkartrukekideak Alemaniatik etorri zaizkigu. Zenbait toki ezberdinetan egon dira.
 
 
Visita de estudiantes de intercambio de Erlangen (Alemania) tras nuestro viaje en marzo.

2022-23 ikasturteko Gurasoen Bilera.

Urtero bezala, gure ikasleen gurasoekin bilera izango dugu ikasturte hasieran. 

  • 1. mailako bilerak - irailaren 21ean 18:30etan.
  • 2. mailako bilerak - irailaren 22ean 18:30etan

Bilera guztiak ikasle bakoitzaren erreferentziako gelan izango dira. 

EYP National Session 21-22

 

 

 

Julene Duijvestijn, Ainara Alonso and Asier de Luís took part in the EYP National Session celebrated in Huesca between July 13 and July 17. They did really great and Julene got selected for a future International Session.

Congrats to the three of them!

Beka ez unibertsitarioak. 2022-23 ikasturtea.

Informazio gehiago izateko sakatu irudiaren gainean. 

22-23 ikasturteko aurkezpena

Irailaren 8a ikasleen aurkezpenaren eguna izango da. 

  • 1. mailako ikasleek 9:30etan. 
  • 2. mailako ikasleek 11:30etan.

Zehaztasun guztiak ondoko dokumentuan aurkituko duzue. Mesedez irakurri. 

Ikasleen aurkezpena

Batxilergoko Sari Bereziak

Asier Perez Baeza eta Nerea Taboada García ikasleek Batxilergoko Sari Berezia eskuratu dute.

Euskadin ematen diren 16 sarietatik bi gure ikastetxeko ikasle hauek lortu dituzte.

Zorionak biei!!

1. saria Inkesten eta Experimentuen Kabia Lehiaketan (Fase nazionala)

  Influencia de los estudios musicales en la memoria de trabajo  lanarekin, Ainara Alonsok eta Tristán Romerak lehenengo saria (ex aequo) lortu dute Espaina mailan.

 

ZORIONAK BIEI!!

Behin betiko onartuen zerrendak eta 22-23 Matrikula

Gaur, 2022ko maiatzaren 25an, behin betiko onartuen zerrendak argitaratuko dira. 

MATRIKULA EGITEKO EPEA: 2022ko ekainaren 20tik uztailaren 5era arte (biak barne)

Matrikulari buruzko informazio guztia webgune honetan eskuragarri daukazue. 

Gogoratu, matrikula egiteko derrigorrez hitzordua eskatu behar dela.

Inkesten eta Experimentuen Kabia Lehiaketa

Inkesten eta Experimentuen Kabia Lehiaketan gure ikastetxeko bi taldek lehenengo saria (ex aequo) lortu dute. Taldeak eta lanak honako hauek dira:

 Lana: Influencia de los estudios musicales en la memoria de trabajo.

Ikasleak: Ainara Alonso Pérez eta Tristán Romera Sobrado. Tutorea: Emilio Visaires Galdós.

Talde honek fase nazionalean parte hartuko du.

 

 

 

Lana: Batxilergo eta USEko emaitzak COVID pandemia garaian. Zenbait batezbestekoren alderatzea.

Ikaslea: Unai Cuerdo Agirre. Tutorea: Amaia Uriarte Eguskiza.

Fair Saturday

     

FAIR SATURDAY Fundazioarekiko lankidetza-hitzarmena. Elkarrekin lan egiteko aukera berriak irekitzen ari gara!! 

JAKIN MINA 21-22

JAKIN-MINA 2021-2022 Bizkaiko zikloen ziurtagiri banaketa ekitaldia antolatu zen Bilboko Arte Ederren Museoan. Ekitaldian Juan Ignacio Pérez Iglesias, Jakiundeko lehendakariak eta Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak hartu zuten parte. 

25. Udaberriko Matematika lehiaketaren irabazlea

  
"Unai Cuerdo Agirre, gure institutuko ikaslea, 25. Udaberriko Matematika lehiaketaren irabazlea izan da"
 
Zorionak Unai!

Euskal Herriko Matematika Olinpiadaren irabazlea

 Gure ikastetxeko ikasleak, Unai Cuerdo Agirrek, maiatzaren 13an, Euskal Herriko Matematika Olinpiadetan irabazitako 1.saria jaso zuen Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

Argazki honetan agertzen da (ezkerrean) 2. eta 3. saridunekin batera.

ZORIONAK UNAI!

Behin behineko onarpen zerrendak

Behin behineko onartuen eta itxarote-zerrendak gaur, maiatzak 11, eskuragarri izango dituzue hezkuntza aplikazioan. 

Behin betikoak maiatzaren 25ean argitaratuko dira. 

Matrikula egiteko dokumentazioa egun horretan argitaratuko da. 

Paduako ikasleak gurekin egon dira

 

 

Pasa den astean Paduako ikasle batzuk, Piazzola Sul Brentakoak, gurekin egon ziren.

IV. EKIMEN LEHIAKETA

Aurten 16 proiektu aurkeztu dira eta maila oso altua izan da. Irabazleak ondokoak izan dira:
1.saria. VIRTUAL WALLET
2. saria. BILBATINETE
3. saria. ABUCARE
  

 

Zorionak guztiei egindako lanagatik!! 

Agenda 2030

 

 

 

 

Apirilaren 28an gure ekodelagatuek komunitate osoarentzat pintxoak prestatu zituzten. Horretako bertako produktuak erabili ziren. Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!!!

 

Asteburu honetarako ekintzak

 

 

Asteburu honetan gure barrutian kirol jardunaldia egingo da. Jardunaldi hau Bilbao Gazte Auzo Active aisialdi osasuntsuaren programaren barruan dago, 10 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak antolatzen du.  

Informazio gehiago HEMEN

Anima zaitez!

Paduako ikastetxearekin elkartrukea

Apirilaren 4tik 11ra, 1. eta 2. mailako ikasle batzuek elkartrukea egin dute Paduako Piazzola sul Brenta ikastetxeko beste ikasle batzuekin. Oso esperientzia interesgarria izan da.
Datorren astean zuen zain egongo gara.

 

Erasmus+ in Piazzola

 
ERASMUS+. After two hard years without visiting them, we have spent five wonderful days at Piazzolla Sur Brenta with our Italian, Danish and Norwegian friends!
 
Grazie!!.Ciao!!. Eskerrik asko guztiagatik!!! 
 
 
#ErasmusPlus
#botikazarinternalizazioa
#FrederiksborgGymnasium
#Hoyangervidaregaandeskule
#RolandodaPiazzola

Mikroipuin Lehiaketa

 

Berbaizu elkarteak antolatzen duen mikroipuin lehiaketako Batxilergoko lehen eta bigarren sariak Botikazarreko bi ikaslek irabazi dituzte. 

1. saria: ELSA LOPEZ Loaren paralisia  ipuinarekin 

eta

 Aipamena TXOMIN MUNIOZGUREN  Azkenengo erabakia edo Denbora eskasia mikroipuinarekin

 

Zorionak bioi!

KORRIKA

  

BOTIKAZAR BHIren KILOMETROA

apirilaren 6a, asteazkena

GURE KILOMETRO ZENBAKIA 1567 DA.   

Elorrietako Zarandona etorbidean, Bilbobus parean, bertan kilometro zenbagailua izango dugu jarrita.  

Aurreikusitako ordutegia 19:32 da, komeni da 15 bat minutu lehenago egotea. 

 

Moin Lübeck!

 

After three years without an exchange project due to the pandemic, a group of students has gone back to Lübeck, Germany. Our partner school is Ernestinenschule and they have been there from 20th to 29th March. They have lived a wonderful experience. 
Ekintza ezberdinak egin dituzte: aintzinako hirian bisita gidatua egin zuten eta mazapan faktoria batzuk ezagutu zituzten, aire zabaleko historia museo batera joan ziren, hiriarekin lotutako alemaniar ospetsuen museoak bisitatu zituzten (Willy Brandt eta Günter Grass) eta baserri ekologiko batean produktuak bildu ondoren beraiek kozinatu zuten. 
Sin duda una experiencia que les ha acercado a otra cultura y a otra manera de vivir. Esta experiencia vital probablemente dejará huella en ellos, más allá de la mejora en su competencia lingüística en inglés. Ahora nos toca esperar a septiembre, que será cuando ellos nos visiten. 
Zuen zain egongo gara. 

Selected to take part in the EYP National Session

 

 

 

Julene Duijvestijn Gandarias, Nahia Martín Martínez and Ainara Alonso Pérez (left to right) have been selected to take part in EYP National Session in Huesca (July 2022).

Congratulations!

Guggenheim museora irteera

 

  Artearen Historiako ikasleek bisita gidatua egin dute Mari Luzekin.

'Faubismotik Surrealismora' izeneko erakusketaz gozatzeko aukera izan dute ikasleek.

"Zer (ogi) jan, hura izan"

Gaur UPV-EHU Farmazia Fakultateko irakasle eta ikerlaria Jonatan Miranda izan dugu institutuan. "Zer (ogi) jan, hura izan" Steam proiektua garatzen ari gara eta bere ekarpenak osasun eta jasangarritasun arloan oso baliagarriak izaten ari dira.

Bermeoko psikiatrikoa bisitatzea

 

Psikologiako ikasleek Bermeoko Psikiatrikoa bisitatu dute. Hango arduradunek erakundearen berri eman diete eta sei gaixok beren egoera azaldu.

Oso interesgarria izan da! 

Exchanges are here to stay!

After two years of pandemics, Exchanges are here again to stay: First exchange Botikazar-Albert Schweitzer Gymnasiun (Erlangen, Germany)

MARCH 9 - MARCH 18.

 
Erlangen, Bamberg, Mödlareuth ("Berlin txikia"), Flosenburg KZ, Nürnberg...
Elkarbizitza beste kultura batean, Erdialdeko Europan sortutako Artea eta Historia, eta nola guzti horrek azken 80 urteetan gaurko Europa eraiki duen eta gaurko Europa ulertzeko lagundu duen.
 
Género, Igualdad, Totalitarismo, Libertad, Democracia, Guerra, Racismo, Cooperación, Intercambio, Reflexión, Trabajo en grupo, Language Skills, IKT/TIC, Nuevas experiencias...todo eso y mucho más concentrado en 10 días.

Agenda 2030

Ikastexeko ekodelegatuek LAGUN ARTEAN proiektua bisitatu dute. Mustafá, Lara, Vanessa....eta han dauden guztioi eskerrik asko egindako harreragatik!!! 

PI EGUNA

   Gaur, Martxoak 14, PI zenbakiaren eguna ospatuko dugu. 

EUROPEAN YOUTH PARLIAMENT

 

From left to right: Ainara Alonso, Asier de Luis, Julene Dijuvestijn and Nahia Martín, our representatives in the regional session of the European Youth Parliament in Bilbao, 11th to 13th March.

 

Good luck, guys!

Euskadiko Informatika Olinpiadako txapelduna

 

 

Aitor Pfluegl Hernáez ikasleak Euskadiko Informatika Olinpiadako lehen postua lortu du eta Madrilera joango da estatuko lehiaketan parte hartzera.

 

Zorionak Aitor!

 

 

Botikazar institutoak ere Martxoaren 8a ospatu zuen.

 

Kaleak hartu!

Erasmus - 2 ikasle Ferraran daude.

 

 

 

Beste bi ikasle Italian daude Erasmus banakako mobilizazio bat egiten.

Kasu honetan, Ferrarako Liceo Ariosto institutuan. Han egongo dira martxoaren 17ra arte. 

Disfrutatu eta ikasi!!

ERASMUS banakako ikasleen mobilizazio laburrak

Ikasturte honetako Erasmus+ banakako ikasleen mobilizazio laburrak hasi dira.

Lehenengo taldea Txekiara joan dira, Opavako institutu batean egongo dira martxoaren 10a arte. 

Hau da lehen urratsa gure internazionalizazio-helburuetako bat lortzeko: atzerriko institutuetan batxilergo titulua ikastea.

 

ATE IREKIAK 22-23

21-22 Urtekaria Lehiaketa

Institutuaren urtekariaren azala eta kontrazala ilustratzeko lehiaketaren deialdia

Anima zaitez!

International Day of Women and Girls in Science, 11 February

These are some of our future scientist women!!

 

 

 

 If you want to know more about this day, check the United Nations website. 

Language assistant 2021-22